Jatetxea

Sukaldaritzaren etengabeko bilakaeraren aldeko apustu bat, beti gure gastronomia tradizionalarekiko leiala.

San Mames Jatetxean, Bizkaiko sukaldaritzako tradizioak aparteko leku batekin bat egiten du: izen bereko estadioarekin. San Mamesen espazioak, zelaia, harmailetako koloreak eta Bilboko zerua sukaldaritzako filosofia batekin lotuta daude. Futboleko 100dik gora urte ebaki, salteatu eta prestatu ditugu, maila goreneko «Bizkaiko Sukaldaritza»ren tradizioan oinarrituta dastatu ahal izan ditzazun.

Itsasoa, lurra eta airea galaz jantzita daude, San Mames jatetxerako.

ZUZENDARI GASTRONOMIKOA

ZUZENDARI GASTRONOMIKOA

Antonio Casares

Gure zuzendariak gastronomiaren munduan esperientzia zabala dauka. Artxandako Ostalaritzako Goi-mailako Eskolan ikasi ondoren, bere ibilbidea euskal jatetxe onenetan egin du, esaterako: Guggenheimen, Aizianen eta Martín Berasateguin (3 Michelin izar). Bertan, lehenengo sommelier gisa zerua jotzera iritsi da, sukaldaritza-proiektu garrantzitsu honetan hasi baino lehen.

Lan-ibilbide horri esker, harmonien mahaiko Estatuko txapelduna izan da eta Espainiako ardo-zerbitzu onenaren saria eman diote.

Jangela ezagutzeaz eta menderatzeaz gain, ostalaritzaren mundua hobetzeko eta perfekzionatzeko etengabeko kezka eta irrika ditu. Eta orain, hori San Mameseko izarrartean egitea dagokio.

Gure sukaldari

Gure sukaldari

Ion Gómez

Gure sukaldari buruak gure lurrean eta produktuetan oinarritutako sukaldaritza filosofia dauka. Zeren,benetako tradizioa ez dator iraganetik,ez dago orainean ezta etorkizunean ere; ez da denboraren zerbitzari. Tradizioa betikotasuna da.

Hau da gure sukaldearen laburpena.

Ionek ikasi zuena eta egunero irakatsi nahi duena San Mames Jatetxean.

TALDEA

Andra Mari Jatetxea

Bizkaiko sukaldaritzaren adierazle gorenetako bat da. 1983tik Michelin izar bat dauka.

Aretxondo Jatetxea

Bizkaiko plater tradizionalez gozatzeko jatetxe-baserria. Lurralde historikoko sukaldaritzako chef handi askoren «harrobia».

Aizian Jatetxea

Bizkaiko sukaldaritza onenaren adierazlea da. Bertan, sukaldaritza tradizionala joera modernisten sorkuntza-aukera zabalarekin konbinatzen da. José Miguel Olazabalaga chefak zuzentzen du.