Gure standean Athletic-ek sartutako golekin besteko gozamena aurki dezazun nahiko genuke
Gure standean Athletic-ek sartutako golekin besteko gozamena aurki dezazun nahiko genuke
Kaixo, askok ezagutzen nauzue. Fernando Canales naiz. 19 urtetan zehar Euskalduna Jauregiko jatetxea zuzendu nuen eta orain erronka berri baten aurrean nago non Sodexok san Mameseko sukalderako fitxatu nau. Nire filosofia ezagutzen duzue: produktua, zaporea eta azken baten, jatea gozatzea dela. Etxanobe jatetxean prestatu dugu bertoko taldea, zuen esperientzia ahalik eta onena izan dadin. Taldeko burua Sendoa Calvo da .
Athletic bizkaitar guztien kluba da eta gure kartan bertokoak diren platerik garrantzitsuenak batu nahi izan ditugu. Besteak beste, antxoak , bakailaoa, legatza, txipiroiak… egunero aurki ditzakezunak gure menuan. Bizkaiko sukaldaritzako maisuak izan nituen irakasle; Genaro Pildain, Karmelo Gorozategi, Angel Lorente. Nik ondare hau jaso dut eta orain San Mamesen goza dezakezue.
Hemen azken albisteak aurki ditzakezu
Ikusi Gehiago
Hola, muchos ya me conocéis, soy Fernando Canales. Durante 19 años dirigí el restaurante del palacio Euskalduna y ahora, de la mano de Sodexo, me e…
Ikusi GehiagoJantoki erdian showcooking -mahai haundi bat diseinatu dugu, non gauza asko gertatuko diren: sukaldaritzako gai baten inguruan hileroko kurtsoa antolatuko dugu, showcooking-ean eskatutako platerak momentuan prestatuko dizkizuegu, eta bertara zuen lagunak ere gonbida ditzakezue gurekin aritzeko.